Atun argiak, zapore guztiaz gain, bizitza osasuntsurako beharrezkoak diren funtsezko elementuak eskaintzen dizkizu. Oso erraz digeritzen diren proteinak ditu, organismoak eraginkortasun handiz metabolizatzen dituenak, bai eta funtsezko aminoazidoak ere. Koipea Omega 3 gantz-azidoen iturri naturala da eta ez dauka karbono-hidratorik. Hegaluzearen eta atun argiaren zatirik preziatuenak jakituriaz ontziratzen dira, gozotasunez eta berez-berezko zaporeaz gozatu ahal izateko.
Profesionalari zuzendutako gamarik osatuena. Formatu handiak, atun argiaren nolakotasun gastronomikoak hobetzeko eta mantentzeko. Prestaketa zaindua, batik bat ostalaritzako eta jatetxeetako premiei erantzuteko.
Ilunik gabeko atun argi-xerrak, eskuz landuak, eskabetxean. 1.800 g-ko pisu garbia eta 1.170 g-ko pisu xukatua, atun argirik onena, bezeroen gustuei hobekien egokituko zaizkien gozagarriekin.Eskuz eta banan-banan landutako atun argi-xerrak, zuri gehien gustatzen zaizun ukituarekin, kontsumitzaileek oso preziatua.