Hemen zaude: Profesionalen Gunea / Historia

Historia Salicarena

SALICA ELIKAGAIEN INDUSTRIA 1990ean jaio zen, Campos eta Astorkiza, familia-tradizio handiko Bermeoko bi kontserba-industriak bildu zirenean, produkzio-gune moderno eta lehiakorragoa egiteko asmoz. SALICA Europako atun-flota handiena duen Albacora euskal atun-taldeko kidea da: 15 ontzi handi eta 5 merkataritza-ontzi frigorifiko ditu, eta urtero 100.000 tona baino gehiago arrantzatzen dute, mundu mailako hiru arrantza- gunetan:Atlantikoa, Indiako Ozeanoa eta Ozeano Barea.

1999an SALICA ELIKAGAI IZOZTUAK Galiziako filiala sortu zen, atun izoztua soilik ekoizteko. Enpresa berri horren potentzialaren aldeko apustua eginez, 2004an 6.000 m2-ko produkzio-gune berria inauguratu zen.

SALICA ELIKAGAIEN INDUSTRIA ETA SALICA ELIKAGAI IZOZTUAK markek eskarmentu handia metatu dute, batak kontserbak eta besteak izoztuak fabrikatzen, Espainiako nahiz nazioarte mailako elikagaien sektorean, dela handizkako zein txikizkako banaketan eta ostalaritzarako banaketan.

Albacora taldea, produkzioa nazioartekotzeko prozesuan dabil une honetan, eta horren emaitza izan da SALICA EKUADOR sortu izana: Atunaren produkzio- eta merkaturatze- prozesuaren faseak hobetzea ahalbidetuko duen logistika-, arrantza- , industria- eta atun-base bat da.Azken batean, taldearen lehiakortasuna areagotu egingo du.

Albacora Taldeak gutxi gorabehera 2.800 langile ditu hainbat merkataritza-sozietatetan banatuta, baina guzti-guztien zeregin nagusia atun-espeziak harrapatzea, garraiatzea, biltzea, banatzea, merkaturatzea eta ontziratzea da.

Hasiera Kalitatea/Iraunkortasuna Ezagutu Salica Kontaktua Partikularrak Profesionalak Elikagaien Banaketa Bidea Banaketa sarerik onena Profesionalari egokitutako aukera Denetariko Produktuak Denetariko prezioak hasiera Kalitatea Kontaktua Produktuak Izoztuak Kontserbak Gourmet Sálica Historia Gure markak Bulegoak/Instalazioak Grupo Albacora www.salica.es www.clubcampos.com EMAS ISO 9001 Gaztelania Euskera Galegoa Katalana