Hemen zaude: Profesionalen Gunea / Historia

Historia Albacora Taldearena

ALCACORA, SA izan zen geroago Albacora Taldea izango zenaren baitan eratu zen lehen enpresa.

1957an Uria familiak etxeko arrantza-tradizioari ekin zion Galerna itsasontziarekin Dakarrera iritsi zenean, Bermeoko beste hiru itsasontzirekin batera. Hurrengo hamarkadan Freetownera iritsi zen eta lehen atun-ontziak egin zituzten. Halatan, 1974an ALBACORA enpresa eratu zen.

Hurrengo hamarkadetan atun-ontziak hobetu egin ziren eta haien ahalmena eta irismena handitu egin zen.

80. hamarkadan Indiako Ozeanoko Seychelleseko kala-tokia finkatu egin zen, eta 90. hamarkadan, Ozeano Barekoa. Lehenagotik ere Albacora Atlantikoan aritzen zen eta Europako atun-talde handiena bihurtu zen, teknologikoki flota modernoena zeukana eta hiru ozeanotan aritzen zena.

1991n Taldeak pausu bat gehiago eman eta atunak arrantzatu eta merkaturatzeaz gain, eraldatu eta merkaturatzen ere hasi zen, Bermeoko Campos eta Astorkiza enpresa familiarrak bilduz eratu zen SALICA ELIKAGAIEN INDUSTRIA, SA kontserba-fabrika eskuratu zuenean. Salica atun-espezien kalitatezko kontserbetan espezializatuta dago, kontsumoko eta ostalaritzako merkatuei zuzenduta. Merkatu nagusia Espainiakoa da, baina Europako beste herrialde batzuetara ere esportatzen du, adibidez Italiara. Hurrengo urteetan, Salicak, Albacora Taldearen oinarria eta bermearekin, Espainiako eta Europako gainerako herrialdeetako proiektua finkatu zuen.

Espainiako merkatuan arrain izoztuen alorrean legatzaren nagusitasuna erabatekoa zela antzeman zuen Taldeak, eta ondorioz SALICA ELIKAGAI IZOZTUAK, SA enpresa sortu zuen, azken kontsumitzaileari nahiz HORECA kanalari, atunean oinarritutako produktuen gamarik zabalena garatu eta eskaintzeko. Salica aitzindaria da Espainian atun- produktu izoztuak, gordinak nahiz aurrekozinatuak, eskaintzen. Gaur egun, atunaz gain, beste hainbat arrain-espezie izoztu ere eskaintzen ditu, hala nola ezpatarraina edota toila.

Albacora Taldea mundu mailan atun espezietan espezialista handienetakoa da. 2002an SALICA EKUADOR konplexua, logistika eta eraldaketarako basea, sortu zuen Posorjan. Gaur egun berak Amerikako merkatua hornitzen duenez, Albacora Taldea enpresa orokor bihurtu da, ozeano guztietan arrantzan egin eta atunaren kontsumoko munduko merkatu handi guztiak hornitzen dituen bakarra.

Hasiera Kalitatea Ezagutu Salica Grupo Albacora Kontaktua Partikularrak Profesionalak Elikagaien Banaketa Bidea Banaketa sarerik onena Profesionalari egokitutako aukera Denetariko Produktuak Denetariko prezioak hasiera Kalitatea Kontaktua Grupo Albacora Produktuak Izoztuak Kontserbak Gourmet Sálica Historia Gure markak Bulegoak/Instalazioak Grupo Albacora www.albacora.es www.albacoragroup.com www.salica.es www.clubcampos.com BVQI EMAS ISO 9001 Gaztelania Euskera Galegoa Katalana