Hemen zaude: Profesionalen Gunea / MARRAZO HEGALAK MOZTEAREN AURKA

MARRAZO HEGALAK MOZTEAREN AURKA

SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA enpresak, ingurumenaren arloan arduratsua den konpainia izanik, honen bidez modu publikoan debekatzen du marrazo-hegalak mozten dituen edozein operadorerekin salerosketa komertzial mota oro egitea.

International Seafood Sustainability Foundation erakundearen 12-01 Ebazpenean definituta dagoen moduan, marrazo-hegalak moztean, marrazoaren hegala gordetzen da eta gorputzaren gainerako zatiak itsasora botatzen dira. Jokabide horrek harrapatutako marrazoen espezieen osaerari eta biomasa osoari dagokionez segurtasun-gabezia handia sorrarazten du.

Era berean, hegalak mozteak marrazoen populazioen kudeaketari buruzko nazioarteko araudia hausten du, eta zehatzago, hauek:

I. FAOren Arrantza Industria Arduratsuetarako Jokabide-kodea, baita Marrazo Populazioen Kontserbaziorako eta Kudeaketarako Nazioarteko Ekintza Plana ere.

II. Nazioarteko itsas erakunde ugariren Ebazpenak. Horiek guztiek arrain-hondakin eta baztertze guztiak ahalik eta gehien minimizatzeko deia egiten dute.

III. Arrantza Ordenamenduko Eskualdeko Erakundeek aldarrikatutako Kudeaketa eta Kontserbazio Neurriak; haien helburua marrazoak babestea da. Neurri horiek marrazo-hegalak mozteko jarduera murrizten dute, edozein izanik ere erabilitako arrantza-artea. Horiei esker, deskargatutako hegalen pisuak ezingo du ontzian dagoen harrapatutako marrazo kopuru osoaren % 5 baino gehiago izan.

IV. Hainbat herrialdek onartutako nazio mailako araudia. Bertan, hegalak moztea debekatzen zuten eta hegalak modu naturalean marrazoen gorputzetara lotuta mantentzeko eskatzen zuten.

Horren guztiaren jakitun, SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA enpresak publikoki adierazi du marrazo-hegalak moztearen aurkako jarrera, hau da, ontzian edozein hegal gordetzea gainerako gorputz zatiak itsasora botata. SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIAk konpromisoa hartzen du ontzien barruan marrazo-hegalak moztea debekatzen duen edozein politika argitaratuta duten arrantza-konpainiei soilik erosiko diela arraina. Era berean, gure konpainiak ere ez dio arrainik erosiko jokabide gaitzesgarri horretan parte hartu duen ontzi bakar bati ere ezagututako azken gertakariaren ondorengo bi urteetan.

Edonola ere, SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIAk onartzen du arrantza-enpresek denbora pixka bat behar izan dezaketela marrazo-hegalak moztearen inguruko politikak aldarrikatzeko, eta konpainia horiekin kontsulta-aldia bermatzeko beharraz jabetuta, politika horiek 2012ko irailaren 1a baino lehen argitaratuko direla ziur dago.

Hasiera Kalitatea/Iraunkortasuna Ezagutu Salica Kontaktua Partikularrak Profesionalak Elikagaien Banaketa Bidea Banaketa sarerik onena Profesionalari egokitutako aukera Denetariko Produktuak Denetariko prezioak hasiera Kalitatea Kontaktua Produktuak Izoztuak Kontserbak Gourmet Sálica Historia Gure markak Bulegoak/Instalazioak Grupo Albacora www.salica.es www.clubcampos.com EMAS ISO 9001 Gaztelania Euskera Galegoa Katalana