Hemen zaude: Profesionalen Gunea / Gama Profesionala
Izoztuetan zuretzat merkatuko atunik, hegaluze eta MSC hegaluzerik onenak ditugu, formatu handietan eta HORECA kanalerako solteko gai berezietan, bai eta CAMPOS markako transformatzaileak ere.
Atun izoztuan fabrikatzaile espezialistak gara eta solomotan, zatitan, azpizunetan, kubotan edo paparretan eskura dezakezu, bai eta aurrekozinatutako beste hainbat produktu ere, hala nola xerra birrineztatuak hainbat saltsatan edo saltsarik gabe, edota atun-nuggetak.
Gama osatzeko hegaluze eta MSC hegaluze-xerrak, eta toila-xerrak eta -takoak ere bai.
Kontserben alorrean, SALICA produktuen gama eskaintzen dizugu, profesionalari zuzendutako atun argiaren gama osatuena, hain zuzen. Atun argiaren nolakotasun gastronomikoak hobetu eta mantentzen dituzten formatu handiak, arduraz apailatuta, eta jatetxeetako eta ostalaritzako premiei erantzuteko bereziki prestatuta.
Salica kontserbek hainbat formatu dituzte:
BACHI markarekin, atuna oliotan, eskabetxean edo berezko erara aurkitu ahal izango duzu, formatu handietan, latetan edo pouch erara. Solomotan, latak RO 1000 (1.000 g), RO 1730 (1.125 g) dira, xerratan RO 1850 (1.800 g), eta pouchean, 1.000, 3.000 eta 7.000 g.
Campos ostalaritzarako gaman, Campos Atun Gutiziak aurki ditzakegu: atunaz gozatzeko era gozo eta praktiko hori 2010. Urteko Produktu aukeratu dute kontsumitzaileek.
Iparraldeko Hegaluzea kanpainan bertan eskuz landuta dago. Campos eskuz landutako kontserbak RO 5300 (6.000 g), RO 1850 (1.900 g) eta RO 1000 (1.000 g) latetan aurki ditzakezu, bai eta 970 ml eta 1700 ml-ko kristalezko ontzietan ere.Hegaluzearen zatirik preziatuenetik ateratzen dira mendrezkak, 115 g-ko latetan, edota atun argi-mendrezkak (1.000 g eta 111 g).
Bezero berezienentzako pintxoak egiteko, Galiziako Itsasadarretako gama apartena duzu, 115 g-ko formatuetan: tamaina handiko muskuiluak, txirlak, datil handiak, berberetxoak.
1.000 eta 550 g-ko formatuan merkaturatzen dira Campos, Hegoaldeko Berdel-xerrak.
Hasiera Kalitatea Ezagutu Salica Grupo Albacora Kontaktua Partikularrak Profesionalak Elikagaien Banaketa Bidea Banaketa sarerik onena Profesionalari egokitutako aukera Denetariko Produktuak Denetariko prezioak hasiera Kalitatea Kontaktua Grupo Albacora Produktuak Izoztuak Kontserbak Gourmet Sálica Historia Gure markak Bulegoak/Instalazioak Grupo Albacora www.albacora.es www.albacoragroup.com www.salica.es www.clubcampos.com BVQI EMAS ISO 9001 Gaztelania Euskera Galegoa Katalana